Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/08/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak
    Laguntza

Nortzuk gara? 

Fanderiako Polikiroldegia
Fanderiako Polikiroldegia

Errenteriako Udal Kirol Patronatua Errenteriako Udalaren mendeko erakunde autonomoa da. Huaek dira bere helburuak:

a) Udalerrian kirol jarduera sustatzea.

b) Ikuspegi globalizatzailea izanik, benetako beharrei erantzutea eta, horrela, ahaleginen sakabanaketa eta premiarik gabeko gastuak eragoztea.

c) Biztanle guztiei benetako aukerak eskaintzea dauden kirol mota desberdinak egiteko, udal instalazioen erabiltzaileen artean hiru kategoria desberdin hauek eginez:

- Eskolumeena.
- Borondatezko erakundeena (Kirol Klubak).
- Inongo erakundeko partaide ez diren herritarena.

d) Instalazioek ematen dituzten aukerei egokituz mota guztietako kirolen praktika eta antolaketa bultzatzea eta instalazioen organo kudeatzaileekin koordinatzea.

e) Errenterian hezkuntza fisikoa era egokienean azkartzeko, kirol-zelaiak, frontoiak, kiroldegiak, gimnasioak, igerilekuak eta beste edonolako kirol instalazio bultzatu eta eraikitzea.

f) Kirol ekintzen garapenera zuzendurik dauden ahalegin eta ekimen guztiak koordinatzea.

g) Izaera onuragarriko ekimen sozialak direnez, kirol elkarteak bultzatzea.

h) Kirol jarduerari dagokionean Errenteriako Udalak eman diezaiokeen beste edonolako funtzio.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691, Fax:943449693 | ©Patronato Municipal de Deportes de Errenteria. CIF Q 2000534 D