Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/06/15
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Udako denboraldiaren hasiera Igerilekuetan 

Ekainaren 18an (astelehena) udako denboraldiari hasiera emango zaio Fanderiako Igerilekuetan eta ekainaren 19an (asteartea) Beraungo Igerilekuetan. Bi kasuetan irailaren 9 arte luzatuko da.

Errenteriako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera ordaindurik dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuak, eta udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen duten bonu bereziekin. Denboraldiko bonu bereziek irailaren 9an galduko dute balioa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Fanderiako instalazioetako (943 34 44 23) eta Beraungo Igerilekuetako (663 44 66 28) harreretan.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E