Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/06/14
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Errenteria – Futbol 7-Ko XV. Fasearen Amaiera 

The Warriors
The Warriors

Aurreko igandean, ekainaren 11n, amaitu zen "Errenteriako Futbol-7 Torneoa"ren XV. edizioa, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak antolatua.

Aurtengo edizioan 3. fasean “The Warriors" taldeak garaitu du, eta bigarren tokian “Autos Iztieta” taldea geratu da. Lehenengo eta bigarren faseetako irabazleak “Instalaciones Saizar” eta “The Warriors” izan ziren hurrenez hurren, eta txapeldunordeak geratu ziren “The Warriors” lehenengo fasean eta “Bar Alotza” bigarren fasean.

Hori dela eta, esan daiteke “The Warriors” izan dela maila lehiakor handiena erakutsi duen taldea, txapeldun izan baita lehiaketaren hamabostgarren edizioaren hiru faseetako bi faseetan eta txapeldunorde geratu da bestean.

 

Edizio honetan 50 taldek eta 1.000 jokalari inguruk hartu dute parte eta urritik ekainera bitarteko iraupena izan du. Guztira 675 partida jokatu dira Fanderia eta Beraungo udal futbol zelaietan.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E