Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/06/24
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak
    Laguntza

UDA 2.010 Kirol Ikastaroak 

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak, aurreko urteetan bezala, diruz lagundutako hainbat jarduera prestatu ditu, UDA’2010 kanpainaren barruan, 3 urtetik gorako haurrentzat.

 

 

UDA 2010 Kanpaina sustatzean, Udal Kirol Patronatuaren helburuetako bat da eskolaumeei hastapen eta perfekzionatze ikastaro batzuk ematea, kirol jarduerak praktika ditzaten eta ikasturtean zehar egindako jardueren osagarri izan daitezen.

 

 

UDA Kanpainak oso harrera ona du, eta udaldiaren hasierarako balio erantsia izan daiteke, batez ere eskolaumeentzat, egun gutxi barru aisialdia askoz ere zabalagoa izango baitute oporrak direla eta.

 

Eskola egutegia dela eta, eta Errenteriako jaiekin batera izango direlako, aurten kanpainako lehenengo txandak hiru asteko iraupena izango du (06/28tik 07/16ra) ohiko bi asteko iraupena izan beharrean. Gainerako txandak, aurreko urtetan bezala, bi astekoak izango dira.

 

Fanderiako Igerilekuetan, igeriketa-ikastaroak, eta pilota.

 

Galtzarabordako Kiroldegian igeriketa-ikastaroa egin dezakezu edo tenisa, xakea, water polo, dantza eskola eta karate hastapena.

 

Aurten ere "Jarduera anitza" izeneko ikastaro bat antolatuko da. Egunero izango da, goizez, eta hiru orduko iraupena izango du. Hainbat jarduera egingo dira, hala nola: joko tradizionalak, kirol hastapena eta uretako aisialdiko jarduerak.

 

Izena emateko epeak hauexek izango dira: maiatzaren 19, 20 eta 21a Patronatuko bazkideentzat, eta maiatzaren 24 eta 25a Errenterian erroldatutakoentzat. Maiatzaren 26tik aurrera izen emate librea irekiko da.

Igeriketako ikasle berriek izena eman ahal izateko maila froga egin beharko dute.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Fanderiako Igerilekuetako Harrerara (943-34.44.23) edo Galtzarabordako Kiroldegiko Harrerara joan daiteke (943-44.96.90),


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691, Fax:943449693 | ©Patronato Municipal de Deportes de Errenteria. CIF Q 2000534 D