Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/09/20
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Errenterian ere kotxeak galtzen du 

Udalak antolatutako lasterketa batek bizikleta eta kotxeak izan zituen lehiakide. Asma ezazue zein iritsi zen lehengo helmugara batere kutsatu gabe.

Mugikortasunaren Astea zela-eta, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak Galtzarabordako Kiroldegiaren eta Fanderiako Igerilekuen instalazioen arteko 1,6 kilometro inguruko ibilbidea proposatu zuen gidari bat eta txirrindulari baten artean.

Oinez ere egin zitekeen. Kronometroak ibilbidean emandako denboraz gain, aparkatzeko-denbora ere neurtzen zuen kotxearen kasuan. Irteera ordua, goizeko 9:08ean, zozketa bidez zehaztu zen, alderdi hori erabakigarria baita amaiera denboran. Nork irabazi zuen? Bizikletak: ibilbidea egiteko 6,05 minutu behar izan zituen. Ondoren kotxea iritsi zen (9,09 minutu) eta azkenik oinez parte hartu zuen pertsona (15,50 minutu). Oinezkoaren ibilbidea hau izan zen: Galtzarabordako Kiroldegiaren harreratik abiatuta, Musika plaza, Biteri kalea, Santa Klara kalea, Fanderia pasealekua zeharkatu zituen, azkenean Fanderiako harrerara iristeko. Txirrindulariaren ibilbidea hau izan zen: bidegorrian barrena ibili zen, Nafarroa hiribidea, Zumardia eta Fanderian zehar. Ibilbidean, Nafarroa hiribideko eta Zumardiko bidegorrian, oinez okerreko bidetik zihoazen sei oinezko aurkitu zituen.

Kotxe pribatuak bizikletak baino minutu gehiago behar izan zituen, ibilbidea bera egiteko eta aparkatzeko tokia aurkitu eta elkargunera iristeko behar izan zuen denboraren artean banatua. Eta hori ez da guztia: bidean kotxeak 0,11 kg CO² aireratu zuen bitartean, bizikletak eta oinezkoak ez zuten batere kutsatu.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E