Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/09/06
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Fanderiako Igerilekuko Geldialdi Teknikoa 

Errenteriako Udalak jakinarazten du, urtero bezala, Osasun Araudia betetzeko eta egiten ari diren hainbat garbiketa eta mantentze-lan direla eta, irailaren 11tik 24ra (biak barne) Fanderiako Udal Igerilekua itxita egongo dela.

Igerilekua erabat hustu eta garbitu egingo da, eta, horretaz gain, legionelosia prebenitzeko eta fumigatzeko lanak eta ohiko iturgintza eta igeltserotza lanak egingo dira.

Egun horietan Galtzarabordako Udal Kiroldegia ohiko ordutegian egongo da irekita, igerileku eta fitness zentroa zerbitzuak eskainiz.

Era berean, Beraungo udal igerilekuetan udako denboraldia datorren igandean, irailaren 10en, bukatuko da.

Izen-emate eta ikastaroei buruzko kontsultak Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran egingo dira (Tfnoa.: 943.44.96.90).


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E