Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2019/05/09
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Familia Lasterketa -. Gurutzeko Alabak Ikastetxea 

Errenteriako Egiluze Gurutzeko Alabak Ikastetxea, Errenteriako Udalaren laguntzarekin, maiatzaren 25ean (larunbata) III. Familia Lasterketa antolatu du.

3 kilometroko eskas duen ibilbidea izango da. Irteera eta helmuga Xabier Olaskoaga (Niessen) plazan izango dira, Errenteriako erdigunean hain zuzen ere. Ibilbideak herriko erdiguneko kale nagusiak zeharkatu eta Gabierrota auzoa artekoa inguratzen ditu, honek lasterketa oso berezia egiten duelarik.

Guztiz laua izanik, eta era eroso batean eta gozatzeko parada ezin hobea eskaintzen du. Azken finean hori baita helburu nagusia. “Familia Lasterketa”ren hirugarren edizio honetan 600 bat lasterkarik parte hartzeak islatzen du jarduerak izango duen arrakasta. Era berean, agerian jartzen ditu jardueraren balioa zein xedea eta, halaber, ikastetxeko zein herriko familien, langileen eta entitate laguntzaile guztien artean lasterketak lortu duen harrera ona eta inplikazioa.

Hirugarren edizio honetan zorionez dortsal kopuruak agortu dira. Lasterketa egunean ez dira izen emateak onartuko. Dortsal bakarraren prezioa 3 eurokoa da.


Fitxategiak

| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E