Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/04/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Aldaketak Ikastaroetan Aste Santuan 

Aurtengo denboraldirako ikastaroen arautegiari jarraiki, apirilaren 10etik 23ra doazen Aste Santuari dagozkion bi asteetan aldatu egingo dira Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetan eskaintzen diren ikastaroetako ordutegi eta jarduerak. Ondorioz, egutegi alternatiboa jarriko da martxan. Egutegi alternatibo hori hainbat jarduera eta ordutegi sorta batez eratua dago.

Ikastarogile guztiek, bai Fanderiakoek bai Galtzarabordakoek, horietako edozein ordutegitan eta bi instalazioetara bertaratu daitezke. Plaza kopurua jardueraren arabera dago mugatua, eta derrigorrezkoa da ikastarogileek jarduera baino ordu erdi lehenago akreditazioa jasotzea udal kirol instalazioen harreran.

Jarduera horiek bi instalazioetako ikastaroetan izena emanda daudenentzat dira soilik.

Argibide gehiago behar izanez gero, udal kirol instalazioetako harreretarako dei daiteke, Galtzarabordako Udal Kiroldegian (943.44.96.90 telef. zk.) eta Fanderiako Udal Igerilekuetan (943.34.44.23 telef. zk.).


Fitxategiak

| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E