Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/09/27
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Team Látigo Boxeo gaua 

Urriaren 7an errenteriarrek kalitate handiko boxeo gaubela bat ikusteko aukera izango dute, Team Látigo ¨Boxing Club-ak eta Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren laguntzarekin antolatuta. Besteak beste ekitaldi honetan Estatuko eta Europako gerrikoak bateratuko dira.

Gauak osagarri apartak izango ditu: argia, laserrak, soinua, dantza, aurkezlea,... eta horrek ekarriko du orain arte Gipuzkoako gaubeletan eskaini ez den ikuskizun mota bat eskaintzea. Borrokaldi horretan Sebas Perez boxeolari errenteriarrak (Latigo), gerriko nazionala eta europarra izango ditu jokoan oilar pisua kategorian. Orain arte inoiz ez da horrelako gerriko bateratzerik gertatu. Boxeo saio hau Errenteriako Team Latigo Boxing Club taldeak antolatu eta koordinatu du. Sebastián Pérez Garrido “Látigo” eta Jacob Barreto kanariarra izango dira aurrez aurre Europar Batasuneko eta Espainiako gerrikoen bila. Saioan, hamar borrokaldi izango dira, hiru profesional eta zazpi “amateur”. Erdifondoko borrokan Baionako Royer “The Thak” Matiouzek Nazioarteko gerrikoa izango du jokoan Kanarietako Mansur Mutiren aurrean. “Amateur”ei dagokienez, Nathan Miranda Pablo “Niño”k gazteen kategorian borroka egingo du. Miranda da probintziako eta autonomia-erkidegoko tituluen jabe, eta 2017ko txapelketa nazionalean brontzea izan zen luma-pisuan. Azaroan Bejarren (Salamanca) ospatuko diren txapelketa nazionaletan Espainiako titulua lortzen saiatuko da pisu berean. Kategoria berean borrokatuko du Marcos Araujo “Martillo” 19 urteko gazteak. Orain arteko zortzi borroketatik zazpi irabazi ditu, bi mugara iritsi baino lehen. Bestalde, Fermin Barrenetxea “Barrene”k debuta izango du pisu superastunean. Hirugarren borroka profesionalean nor baino nor izango dira Cristobal Lorente katalana eta Bartzelonan bizi den Oscar Amador nikaraguarra. Gizonezkoen “amateur” borrokalariekin amaitzeko, Xabier Burgüeño, Nedjme Eddine, Iván Lacarra, Pablo Junco eta Javier Manrique izango ditugu. Emakumeei dagokienez, hiru borroka izango dira, Iris “La Tormenta” Ezquevo, Oiane Parra eta Andrea Lasheras boxeatzaileekin. Ordua, tokia eta sarrerak Gaubela urriaren 7an izango da, igandean, 19:00etan, Galtzaraborda kiroldegian. Ateak publikoarentzat 18:00etan irekiko dira. Sarrerak honako toki hauetan eros daitezke: Team Latigo Boxing Clubaren egoitzan, Galtzaraborda kiroldegiko kafetegian, Errenteriako Vivaldi eta Aralar tabernetan eta Donostiako Araba Etxean. Sarrerek 15 eta 25 euro arteko salneurria dute.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E