Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/03/27
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

San Markora Igoera – Mendi Lasterketa 

Apirilaren 23an, igandean, Errenteriako Atletismo Taldeak (CAR) antolatuta eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin "San Markorako Igoeraren XXI. Edizioa - IV. Mendi Lasterketa, Javier García Larrañaga Memoriala" burutuko da. Lasterketa Errenteriako Herriko Plazatik irtengo da 9:30ean eta helmuga, berriz, San Markon izango da 11.800 metroko ibilbidea egin ondoren.

San Markoseko mendirik ezagunenak inguratuko ditu probaren ibilbideak. Guztira 11.800 metro izango ditu, 600 metroko guztizko desnibel metatuarekin.

16 urtetik gorako mendizale eta kirolariek parte hartu ahal izango dute, fitxa federatua izan ala ez. 300 parte-hartzaile izango dira gehienez. Korrikalariek eman ahal izango dute izena, apirilaren 23 arte, “kirolprobak.com” web orrialdean.

Izen-ematearen prezioa 15 euro da.

Arropa irteeratik helmugara eramateko zerbitzua eskainiko da, 10:00etan aterako dena, eta lasterketan zehar jan-edanak hartzeko hiru gune jarriko dira.

Dortsalak lasterketaren egunean bertan banatuko dira, 8:00etatik aurrera, Errenteriako Udaletxeko arkupeetan.

Lasterketa ostean sari banaketa egingo da. Lehenengo hirurek garaikurra jasoko dute.

Korrikalari guztiek oparia jasoko dute.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E