Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/12/13
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

"Jake Mate Pobreziari" I Xake Lehiaketa Solidarioa 

Abenduaren 17an, igandea, 11,00etan, Beraun-Bera Elkarteak "Jake Mate Pobreziari" I Xake Lehiaketa Solidarioa antolatu du Errenteriako udalaren Kiroletako azpisailaren laguntzarekin. Lehiaketa elkarteak Beraun kaleko 27 behean dituen lokaletan egingo da.

"Partida suitzarrak" moduan egingo da, 10 minutuko partidak eta 7 txandatan (parte-hartzaile bakoitzak 5 minutu izango ditu). Izena eman eta parte hartzeko parte-hartzaile bakoitzak 2 kilo elikagai ekarri beharko ditu.

Lortzen diren elikagai guztiak Gipuzkoako Elikagaien Bankura bideratuko dira. Era berean, lagundu nahi duten pertsona guztiek elikagaiak emateko aukera izango dute.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E