Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2016/10/17
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Jarduera Fisikoaren promozioa 

Hirugarren urtez jarraian udal kirol instalazioetan jarduera fisikoa sustatzeko programak hasi dira normalean kirolik egiten ez duten pertsonei bideratuta.

Programa hauetako lehenengoan doaneko ibilaldi osasuntsuak daude 65 urtetik gora duten pertsonentzat. Ibilaldi osasuntsu hauek eskiatzeko erabiltzen diren antzeko bastoiak lagunduta egingo dira.

Lau talde antolatu ditugu, astelehenetan eta asteazkenetan Fanderiako Udal igerilekutik aterako dira eta astearteetan eta ostegunetan Galtzarabodako Udal Kiroldegitik. Jarduera hori beti aire librean egiten, baita euria egiten duenean ere. Kasu guztietan 10:45ean aterako da.

Monitore batek dinamizatu eta bideratuko ditu ibilbide osasuntsu hauek, eta hasi aurretik azalduko du bastoiak erabiltzeko teknika zein den.

Jarduera doanekoa da eta 65 urtetik gorako pertsona guztientzat da, udal kirol instalazioetara abonatuta egonda ala ez. Dena den, beharrezkoa da aurretik izena ematea (Galtzarabordako kiroldegiko harreran, tel: 943.44.6.90) edo Fanderiako igerilekuko harreran (tel: 943.34.44.23). Arropa erosoa jantzita eta ariketa fisikoa egiteko gogo handiz joan behar da. Ibiltzeko bastoiak antolatzaileek banatuko dituzte.

Bigarren programak “Mugituz” du izena. Jarduera fisikoa egiteko programa da eta “ahul” dauden pazienteei bideratzen zaie. Paziente “ahulek” ezaugarri zehatz batzuei erantzuten diete eta oro har ondorengo faktoreetako bat edo gehiago izaten dute: 80 urtetik gorakoa, bakarrik bizi da, ezintzen duen patologia kronikoren bat du, polifarmazia, gizarte sarearen laguntza ez du nahikoa, ...

Iztietako eta Beraungo anbulategietatik beren pazienteen artean antzeman eta beren osasuna hobetzeko jarduera-fisikoa praktikatu behar duten pertsonak bidaltzen dituzte. Klase horietara joan ahal izateko osasun alorreko profesionalen ziurtagiria behar da.

“Mugituz” programa ekainaren bukaera arte burutzen da bi taldetan (10:15etik 11:15era eta 11:15etik 12:15era), astelehen eta asteazkenetan, Galtzarabordako Udal Kiroldegian.

Azkenik, “Mugi zaitez Bihotza” programa jarduera fisikorako programa da eta bideratua dago osasun arazoak direla-eta tratamendu medikua jarraitzearekin batera bizimodu ohituretan aldaketak egin behar dituzten pertsonei. Publiko objektiboa jarduera fisikoan hasi gabeko pertsonak dira, edo eskarmentu txikia dutenak, eta jarduera gainbegiratu eta kontrolatua egitea behar dutenak. Profil horri honako patologiak dituzten pertsonek erantzuten diote: bronkitiko kronikoak, arrisku kardiobaskular handi edo moderatua duten pertsonak, gutxiegitasun kardiako kongestiboaren diagnostikoa duten pertsonak, ...

Programa honetan izena emateko prozedura aurrekoaren antzekoa da. Osasun zentroetako medikuak arduratuko dira beren pazienteen artean zuzendutako jarduera fisikorako programa honetan parte hartzeko beharra duten pertsonak antzemateaz, beren ezaugarriak kontuan izanda.

Jarduera hauek doakoak dira parte-hartzaileentzat, gastua Errenteriako Udalak bereganatzen baitu, Eusko Juarlaritzaren Osasun Sailaren lankidetzarekin.

Informazio gehiago Galtzarabordako kiroldegiko harreran, tel: 943.44.96.90) edo Fanderiako igerilekuko harreran (tel: 943.34.44.23).


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E