Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/09/20
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Galtzaraborda eta Fanderia udal kiroldegietako jardueren hasiera 

Galtzaraborda eta Fanderia kiroldegietako jarduera gidatuetarako izena emateko epea zabalik da oraindik.

Zirkulazio askeko jarduera ugari daude “Kirol Ekintzak”en baitan, hala uretakoak nola aretokoak. Sarrera askeko formatuan 150 saio eskaintzen dira astean eta 20 modalitate desberdin (indoor zikloa, aerobica, szumba, pilatesa, body combat, yoga, ...).

Formato honekin, tarifa bakar bat ordainduta ikastaro guztietara sartzeko aukera izango da, mugarik gabe, Galtzaraborda eta Fanderiako Udal Kiroldegietan. Ikastaroak zure behar, ordutegi, konpromiso eta abarretara egokitzen dira, eta ez alderantziz. Aukera duzu erabakitzeko noiz joango zaren jarduera batera, zein egun eta ordutan, eta jarduera aldatu edo jarduera desberdinak probatzeko aukera izan dezazun.

"Kirol Ekintzak" eskaintzaren barruan ekintza espezifikoagoak aurkituko dituzu kirol jakin batzuetan zure errendimendua  edo teknika hobetzeko. Horien artean helduentzako "Igeriketa Eskola", hiru mailatan banatua, edo "Boxing Club taldea" egokitzapen espezifikoa lantzen duena boxeoaren eta bere tekniken bitartez baina kontaktu fisikorik gabe.

Denboraldi honetako berrikuntzetako bat da BeOne App aplikazioa abian jarri dela, "Kirol Ekintzak" egitasmoan parte hartzen dutenek saioak erreserbatu ditzaten kirol zentrora joan beharrik izan gabe. Erabiltzaileek telefono mugikorrean aplikazioa jaitsi eta beren entrenamenduetako datuak eskuratu eta beren ekintzak planifikatu ahal izango dituzte. “Kirol Ekintzak”eko ikastarogileek modu eroso batean asteko jarduerak antolatu ahal dituzte. Fitness aretoetako erabiltzaileek ere aplikazio horren funtzioak erabili ahal izango dituzte beren entrenamenduetako aurrerapenak kontsultatu eta monitorizatzeko. BeOne App aplikazioa doan jaitsi dezakezu App Store eta Google Playn.

Aurreko urteetan bezala, txikienek ere badute beren eskaintza. Denboraldi honetan "Haurtxoentzako uretako ekintzak" egiten jarraitu eta gozatzeko aukera dago. 2014 eta 2016 urte bitarte jaiotako umeek parte har dezakete. 2013an eta aurretik jaiotako haurrek "Igeriketa Eskolan" dute beren lekua.

Denboraldi honetako berrikuntza gisa, haurrentzako ekintzen eskaintzaren barruan, ekintza berri bat proposatu nahi dugu: haurrentzako yoga. 4 eta 12 urte bitarteko haurrei dago zuzendua eta aukera ematen die barnerako bidaia egiteko, beren buruz ezagutzeaz gain bizitza osasungarri eta egonkorra eramanez.

Horretaz gain, aretoko beste ekintza batzuk eskaintzen jarraitzen dugu, hala nola "Dantza eskola" eta "Gimnasia erritmikoa".

Haurrentzako ekintzak astean behingo edo bitako saioetan egin daitezke. Interesa duten pertsonentzat talde batzuetan plaza libreak gelditzen dira.

Argibide gehiago behar izanez gero, jo ezazu Galtzarabordako (943.44.96.90) eta Fanderiako (943.34.44.23)


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E