Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2016/11/30
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Beraungo Pilotalekuaren doako erabilera 

Errenteriako Udalak jakinarazten du nahi duten pertsonen eskura jartzen duela Beraungo kirol anitzetarako pista lan egunetan, astelehenetik ostiralera (jai egunak ez direnak), 9:30etik 13:30era, dohainik erabiltzeko aukera.

Pista erabiltzeko gutxieneko denbora frakzioa ordubetekoa izango da.

Futbol aretoko pista zein frontoiaren gunea erabili ahal izango dira baina ez da sarbiderik emango ez aldageletara ez argi sistemara.

Erreserba egin aurretik espazioa erabiltzeko aukera dagoela egiaztatu beharko da, 943.44.96.91 telefono zenbakira deituta, 8:30etik 14:00etara.

Erreserbak, gehienez, pista erabili nahi den eguna baino 5 egun lehenago egin ahal izango dira.

Instalazioko giltza alokairuaren egunean bertan jasoko da, gehienez alokairua hasi baino ordu erdi lehenago, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak Galtzarbordako udal kiroldegian dituen bulegoetan.


Fitxategiak

| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E