Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/09/29
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Kirol instalazioetako abonatuek, eskualdeko igerileku guztiak erabili ahal izateko akordioa 

Bi denboralditan herritarren artean onarpen handia izan duela egiaztatu ondoren, Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo udalek berriro ere modu amankomunatuan eskainiko dute eskualdeko igerileku guztiak erabiltzea.

Horrela, Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuen instalazioetako abonatuek, eta baita “Trintxerpeko kirolguneko” eta “Donibaneko kiroldegiko” abonatuek ere, Errenteriako (Galtzaraborda eta Fanderia), Oiartzungo (Elorsoro) eta Lezoko (Altzate) igerilekuak erabili ahal izango dituzte, osagarririk ordaindu gabe. Igerilekuetarako sarbidea BAKARRIK izango dute; ez dute aukerarik izango instalazio ezberdinetan egiten diren igeriketa-ikastaroetan parte hartzeko, ezta instalazioetako gainerako gune, erabilera eta jarduerez gozatzeko ere.

Instalazioetara sartzeko, EZINBESTEKOA da ABONATU-TXARTELA erakustea.

Aukera hau urriaren 1etik aurrera irekiko da.



| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691, Fax:943449693 | ©Patronato Municipal de Deportes de Errenteria. CIF Q 2000534 D