Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2019/03/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Martxoak 22, Uraren Nazioarteko Eguna 

Nazio Batuen Batzar Orokorrak erabaki zuen, urtero , martxoaren 22an ospatzea "Uraren Nazioarteko Eguna". Hori horrela, egun berezia bihurtzeaz gain, baliatu da arreta jartzeko ur gozoak eta baliabide hidrikoen garapen iraunkorrak duten garrantziaren gainean.

Nola aurreztu ura kirol instalazioetan?

Oro har, kirol instalazioetan ura egoki erabiltzea aldaketa fisikoekin lotzen dugu: ihesak konpontzea, tenporizadoreak edo erreduzitzaileak instalatzea…Baina, edonork ere bere aldetik asko egin dezake uraren kontsumo arrazionala egiteko, Errenteriako kirol instalazioetan ura erabiltzen denean jarraian emango ditugun gomendioak kontuan hartzen badira. Kontsumo ohitura errazak dira bereganatu behar ditugunak, eta horiei jarraituz gero ur gastua nabari jaitsi ahal izango da.

Aldageletan eta komunetan:

  • Iturri edo dutxaren bat irekia, inolako arrazoirik gabe, ikusten baduzu itxi ezazu.
  • Antzematen baduzu ur ihesen bat dagoela, edota iturri edo dutxa bat ezin dela itxi edo ur zisternaren batek ura galtzen duela, jakinarazi harreran edo instalazioko langileren bati.
  • Ez egon beharrezko denbora baino gehiago dutxaren azpian. Hezi itzazu zure seme-alabak dutxan beharrezko denbora baino gehiago erabil ez dezaten. Ura eta energia alferrik xahutzea da.
  • Itxi ezazu iturria xaboia erabiltzen duzun bitartean. Ingurumenak eskertu egingo dizu.
  • Ez ezazu komuna zakarrontzi bat balitz bezala erabili. Ura aurreztuko duzu eta hondakin-uren araztegien gainkarga saihestuko duzu.

Igerilekuan:

Saiatu igerilekuko uraren kalitatea ez hondatzen: dutxa zaitez bainatu aurretik (gogoratu derrigorrezkoa dela), ez sartu oinetakoak jantzita ez hondartzan ez uretan, ez txisturik bota, ez txizarik egin… Zenbat eta ur kalitate eskasagoa izan, orduan eta gutxiago gozatuko dugu bainuaz eta, uraren higiene parametroak mantentzeko eta berritzeko ur gehiago erabili beharko dugu.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E