Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/12/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

"Mikel Odriozola" Beraungo Estadioaren doako erabilera 

Errenteriako Udalak informatzen du bizimodu fisikoki aktibo eta osasungarria eraman dezaten pertsonak mobilizatzeko helburuarekin onartutako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integralean jasotako proposamenekin bat etortzeko, nahi duten guztien eskura jartzen duela Beraungo udal estadioa doan erabiltzeko aukera, astegunetan, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:30 arte, ordu horretatik aurrera eskola kiroleko eta kirol federatuko taldeentzat erreserbatuta dago instalazioa.

Futbol zelaia zein atletismo pistak erabili ahal izango dira baina ez da sarbiderik emango ez aldageletara ez argi sistemara.

Estadiora kantinaren eremutik sartuko da eta derrigorrezkoa izango da instalazioa erabiltzeko arauak betetzea.

Neurri hori, aurretik adierazi den bezala, bat dator Jarduera Fisiko eta Kirolarako Errenteriako udalak onartutako Plan Integralarekin, eta ildo berean hartu diren beste neurri batzuen osagarri da, zehazki Fanderiako frontoia eta Beraungo erabilera anitzetarako kirol pista jendearentzat doan irekitzea.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E