Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/10/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Eskola kirola, kirol parte-hartzailea. 

Urriaren 21ean (larunbata) Oarsoaldean eskola kirolaren aurtengo denboraldia hasiko da. 2018ko ekainera arte luzatuko da

24 jardunalditan zehar eskola kirolak kirol jarduera eskaintza ugaria izango da, hala nola arraunketa, eskubaloia, kirol egokitua, futbola, piraguismoa,...

Entrenamenduak ikastetxeetan bertan egingo dira eta partidak asteburuetan jokatuko dira eskualdeko kirol instalazioetan.

Eskola kiroleko programak hainbat kirol praktikatzeko aukera ematen du, eta haur guztien parte-hartzearen garrantzia azpimarratzen du. Horretaz gain, sustatu egiten du kirolaren bidez euskara erabiltzea.

Dagoeneko bere ikastetxean inskribatu dezakezu zure seme/alaba eskola kirolean parte hartzeko!


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E