Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/06/15
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Haur Akuatloia 

Ekainaren 24an (larunbatean) BeOne Errenteriak antolatuta, “Haurrentzako Akuatloia”ren lehenengo edizioa burutuko da Fanderiako Udal Igerilekuetako instalazioetan, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren lankidetzan, 7 urtetik aurrerako haurrentzat.

Kategoria bakoitzean distantzia desberdinak izango dira adinaren arabera. Proban metro batzuk igerian egin ondoren lasterketa bat egingo da oinez.

 

 

 Maila

 

 IGERIKETA

 

  LASTERKETA

Benjamin-aurrekoak (2009-2010)

25 m.

300 m.

Benjaminak (2007-2008)

50 m.

500 m.

Alebinak (2005-2006)

100 m.

700 m.

Infantilak (2003-2004)

200 m.

1.000 m.

Kadeteak (2001-2002)

200 m.

1.000 m.

Igeriketa proba Fanderiako Igerilekuetan egingo da eta lasterketa proba Fanderiako bidegorriko gune batetik burutuko da. Proba 10,00etan hasiko da.

Harpidedunentzako prezioa 3 euro da, eta harpidetzarik egin ez dutenentzat, berriz, 4 euro. Kontuan hartu behar da probako parte-hartzaileek asegurua izango dutela.

Proba hau parte hartu nahi duten haur guztiei dago irekita. Izena-emateko epea irekita dago ekainaren 22ra arte Fanderiako Udal Igerilekuetako harreran (943.34.44.23) eta Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943.44.96.90).


Fitxategiak

| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E