Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/07/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Ereintza Tenis Opena 

 

Ereintza Eskubaloiak ATGren (Gipuzkoako Tenisaren Zaleak) eta Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren laguntzarekin antolatuta, ekainaren 11n hasita (igandea) "Errenteriako V Tenis Opena Ereintza Maddalen Saria" jokatzen ari da Beraungo Erabilera Anitzetarako Pistan. Lehiaketa ekain eta uztailean zehar jokatuko da, eta finalak uztailaren amaieran jokatuko dira.

Ereintza Elkarteak lehenengo lau edizioek izan duten harrera ona azpimarratu du. Lehenengoan 24 jokalarik hartu zuten parte eta izen-emateak osatu egin ziren. Bigarrenean, berriz, parte-hartzaileak 32 izan ziren eta kasu honetan ere koadroak osatu ziren. Hirugarren edizioan zein laugarren edizioan koadroko plaza guztiak agortu ziren, lehiaketak harrera ona izan baitu parte-hartzaileen artean. Horren froga da 2015-2016 denboraldian ATGk puntuaziorik altuena eman ziola Errenteriako lehiaketari Gipuzkoan jokatzen diren lehiaketen artean.

Bost urte hauetan ATG elkarteak lortu du Gipuzkoako beste hainbat herritan ere tenis-txapelketak antola ditzaten eta, adibidez, egun hauetan kirol honetan aritzen direnek hiru txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera dute. Horregatik, tenislariak banatu egin dira eta, zehazki, Errenteriako koadroa osatu da 24 parte-hartzailerekin. Gaur egun tenislariak zorioneko daude, ia urte guztian zehar parte har baitezakete txapelketetan, orain dela gutxi arte ezinezkoa zena.

Lehiatzeko modua honakoa da: launa tenis jokalari dituen 6 talde egin dira. Jokalari bakoitzak talde bereko beste hiruren aurkako partida bana jokatuko du, era horretan talde bakoitzeko sailkapena lortzeko. Ondoren, kanporaketa zuzenak jokatuko dira, final laurdenak eta finalerdiak eta finala jokatuko dituzten haien artean eta era horretan, uztailaren amaieran lehiaketaren lau finalak jokatuko dira (bat kategoria bakoitzean). Lehiatzeko modu honek jokalari bakoitzari gutxienez 4 partida jokatzeko aukera emango dio.

Parte-hartzaileei dagokienez, Gipuzkoako tenislari onenak izango ditugu (horien artean 5 Errenteriakoak -Ivan Jimenez, Anton Basterrika, Adur Lekuona, Iñigo Perez eta Ivan Vizcaino-, eta hainbat Donostia, Irun, Tolosa, Eibar, Hondarribia, Bera, Legorretatik,... etorriak).

Parte-hartzaileen maila oso altua da; izan ere, parte hartuko baitu pasa den urteko irabazleak, Inko Mugikak, hirugarren edizioko irabazleak eta finalistak, Raul Ramos eta Gabriel Zubillaga, hurrenez-hurren, eta ATGren rankingaren lehenengo sailkatuek.

Tenis zaletuak oro har bertaratu ahal izango dira instalaziora lehiaketa osoko partidak doan ikusteko (ordutegia: larunbatetan 10,15-2,00 eta igandeetan 10,15-14,00). Errenteriako Udaletik zorte ona opa nahi diegu parte-hartzaile guztiei eta adierazi nahi diegu poztu egiten gaituela Errenterian gertaera berri hau gozatu ahal izateak.

Hala nahi duten zaletuek lehiaketaren garapenaren inguruko guztia (emaitzak, sailkapena eta abar) honako web orrian aurkituko dute: www.atgtour.es

 


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E