Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/02/03
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Mindara Elkartea Erakusketa 

Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak erakusketa antolatu du Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren sarreran, kasu honetan Mindara Elkarteko kirolarien argazkiekin. Mindara dibertsitate funtzionala duten pertsonetako Gipuzkoan eratu den elkartea da. Bere jarduerak Oarsoaldeako eskualdean garatzen ditu eta egoitza Errenterian du.

Erakusketak jasotzen dituen argazkien bidez elkartearen jarduera ikusgai jarri eta ezagutzera eman nahi da.

Mindara Elkarteak errealitatea atzemateko ikuskera berezia eta partikularra du, eta bi giltzarritan laburbildu daiteke. Bata, itxaropenezko ikuskera, munduan gertatzen ari denaz kritikoa eta baikorra, pertsonek, ekipoek eta familiek duten potentzialetik abiatuz espektatiba baikorrak sortzeko. Pertsonak onartzen ditu, dituzten balioekin baldintzekin eta kiroletik bizi-aberastasuna eskaintzen du, komunitatean integratutako esperientzia pertsonala ahalbideratzeko.

Erakusketa hau esker moduko bat izatea nahi da, dibertsitate funtzionala duten pertsonek kirola egitea helburu bakartzat hartuta Mindara Elkarteak musu-truk egiten duen lan itzela aitortzeko.

Kirol federatuaren erakusketa hau 2017an zehar egingo diren erakusketa sorta baten lehenengoa da. Hurrengoa Urdaburu Mendizale Elkartearen jarduerari buruz izango da.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E