Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/06/08
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Juneren Hegoak elkarteak ekainaren 16an ospatuko du Kirol Eguna 

Juneren Hegoak elkarteak bosgarren urteurrena bete duela ospatzeko "2018 Juneren Hegoak Kirol Eguna" ekimena antolatu du ekainaren 16rako.

Errenteriako Udaleko Kirol Azpisailak, beste hainbat entitaterekin batera, parte hartu du egun horretan egingo diren kirol jardueren antolaketan.

Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan emango diote hasiera egitarauari, bertan egingo diren, 3x3 saskibaloi txapelketa eta minieskubaloi torneoarekin. Saskibaloi txapelketa haur mailakoa izango da eta, minieskubaloiakoa berriz, 12 eta 13 urteko neska-mutilentzat. Horietan parte hartzeko, Juneren Hegoak elkartearen egoitzan eman beharko dute izena ekainaren 11n, 12an edo 13an, 18:00etatik 20:00etara. Patio horretan bertan, rokodromoa izango da goiz osoan zehar.

Arratsalderako antolatu dituzten jarduerak, berriz, Lehendakari Agirre plazan izango dira. 16:30ean, "Tximeleta Triatloia" (ergometroa, bizikleta estatikoa eta oztopo zirkuitua) izango da; horretarako izen-ematea Juneren Hegoak elkartearen egoitzan egin ahal izango da, ekainaren 11, 12 edo 13an; baita ekainaren 16an ere, plaza horretan bertan.

Arratsaldeko 18:30etan, Zumba beroketa egingo dute eta 19:00etan hasiko da jardunaldiko ekintza nagusia, herri lasterketa alegia. Lasterketa solidario horrek ez du izaera lehiakorrik izango eta, horrenbestez, ez da podiorik izango, ezta saririk ere.

Bi lasterketa-modalitate izango dira, haurrentzako lasterketa eta helduentzakoa. Haur mailakoak kilometro bateko luzera izango du eta 14 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute heldu batek lagunduta. Helduentzako lasterketak bi luzera izango ditu aukeran, 5 kilometrokoa ala 7,5 kilometrokoa. Izen-emateak 10 € balio du eta www.herrikrosa.eus

 

 

web orrian egingo da; dortsalak elkartearen egoitzan jasoko dira. Azkenik, 20:00etan, zumba eta luzaketa saioa egingo da jardunaldiari amaiera emateko.

Udalak, bere aldetik, herritar guztiak animatu nahi ditu antolatutako ekimenetan parte hartzera. Hori baita Juneren Hegoak elkarteari esker ona erakusteko modua urte osoan zehar egiten duen lanagatik.

Animatu eta parte hartu ospakizun horretan! Zuen zain egongo gara!.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E