Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/11/19
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Errenteriako Orientazio Mapa 

 

2017ko ekainean Errenteriako udalak onartutako "Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integralak" helburu estrategikoen artean jasoa du hainbat tresna eduki behar ditugula, esku-hartzeak barne hartzen dituzten irizpide orokor batzuk, hirigintzaren eremuan bizitza aktiboa sustatzeko eta hiri osasungarri bat egin dezagun.

Helburu estrategiko horren barruan ibilbide bat garatu da Listorretako parkean, "Orientazio mapa" izeneko tresnatik abiatuta.

Orientazio kirolak, jarduera fisiko eta mentala uztartzen ditu, parte-hartzailearen autonomia jorratzen du eta toki eta ingurune berriak ezagutzea ahalbidetzen du. Bakarka, taldeka, familian, lehia edo aisialdi jarduera moduan egin daitekeen jarduera mota baten aurrean gaude.

Horretaz gain, Orientazio Mapa bat aisialdi eta turismo jarduera bat da baita ere. Joku edo kirol moduan ingurua ezagutzeko aukera dibertigarri bat bilaka daiteke, herrian ezagutzen ez dituzun txokoak ezagutzen lagun dezakeen jarduera alegia. 

Errenteriako udalerrian hastapeneko orientazio jarduerak egiteko aukeratua izan den tokia Listorretako atsedenlekua da, bisitari ugari izaten baitira bertan. Honenbestez, Errenteriako Udalak 1 km inguruko orientazio mapa bat egin du 1:5.000 eskalan.

Behin mapa izanda, Listorreta inguruko orientazio lau ibilbide diseinatu dira, zailtasun eta luzera ezberdinekoak (lehenengoak 1,4 km eta ordubetekoa, bigarrena 2,4 km eta 1,5 ordu, hirugarrena 3,2 km eta bi ordu eta erdikoa, eta azkena 4,7 km eta 3 ordukoa).

Zertan datza orientazio ibilbide bat? Oso erraza da; seinalizatutako ibilbide bat egin behar da, pistak bilatuz eta mapan zenbakiei jarraituz. Ibilbidearen puntu bakoitzean dagoen plaka aurkitu behar da, ibilbidearen amaieraraino iritsi arte. 

Programaren emaitza moduan Errenteriako Udalak eskuragarri ditu hainbat zailtasun mailatako ibilbideak jasotzen dituzten beste orientazio mapa batzuk. Mapak jarraibideak eta guzti web orritik jaitsi daitezke. Horretaz gain, eskuragarri daude Errenteriako Turismo Bulegoan (943 49 45 21) urte osoan zehar eta Listorretako Barrengoloia informazio gunean (udan). 

Proiektu hau GOT - Gipuzkoako Orientazio Taldeak egin du eta 5.000.-euroko kostea izan du. Eusko Jaurlaritzak 1.700.- euroko diru-laguntza eman dio, "Tokiko Eremuan Jarduera Fisikoa" sustatzeko programaren barruan.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E