Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/05/05
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

ERRENTERIAKO KIROL INSTALAZIOETAN URA AURREZTEA 

Oro har, kirol instalazioetan ura egoki erabiltzea aldaketa fisikoekin lotzen dugu: ihesak konpontzea, tenporizadoreak edo erreduzitzaileak instalatzea…Baina, zuk ere zure aldetik asko egin dezakezu uraren kontsumo arrazionala egiteko, Errenteriako kirol instalazioetan ura erabiltzen duzunean jarraian emango dizkizugun gomendioak kontuan hartzen badituzu. Kontsumo ohitura errazak dira bereganatu behar dituzunak, eta horiei jarraituz gero ur gastua nabari jaitsi ahal izango duzu.



ALDAGELETAN ETA KOMUNETAN:

Iturri edo dutxaren bat irekia, inolako arrazoirik gabe, ikusten baduzu itxi ezazu.

Antzematen baduzu ur ihesen bat dagoela, edota iturri edo dutxa bat ezin dela itxi edo ur zisternaren batek ura galtzen duela, jakinarazi harreran edo instalazioko langileren bati.

Ez egon beharrezko denbora baino gehiago dutxaren azpian. Hezi itzazu zure seme-alabak dutxan beharrezko denbora baino gehiago erabil ez dezaten. Ura eta energia alferrik xahutzea da.

Itxi ezazu iturria xaboia erabiltzen duzun bitartean. Ingurumenak eskertu egingo dizu.

Ez ezazu komuna zakarrontzi bat balitz bezala erabili. Ura aurreztuko duzu eta hondakin-uren araztegien gainkarga saihestuko duzu. Gogoan hartu: komuna ez da zakarrontzi bat!


IGERILEKUAN:

Saiatu igerilekuko uraren kalitatea ez hondatzen: dutxa zaitez bainatu aurretik (gogoratu derrigorrezkoa dela), ez sartu oinetakoak jantzita ez hondartzan ez uretan, ez txisturik bota, ez txizarik egin… Zenbat eta ur kalitate eskasagoa izan, orduan eta gutxiago gozatuko dugu bainuaz eta, uraren higiene parametroak mantentzeko eta berritzeko ur gehiago erabili beharko dugu.


Hemendik bertatik deskargatu dezakezun argibide orrian ura aurrezteko dauden aukeren berri ematen dizugu, ura erabiltzeko garaian arduratsu joka dezazun eta, era horretan, lagun diezaguzun.


Fitxategiak

| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E