Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/07/06
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Presidentearen Agurra 

Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren helburu nagusia herri honetan kirola sustatzea da. Bizilagun guztiek, edozein adinetan egonda ere, hainbat kirol mota egiteko aukera izan dezaten bultzatu nahi dugu.

Zalantzarik gabe, egunetik egunera, gero eta bizilagun gehiago ari dira kirol jarduerak eskatzen. Era berean, Errenteriako kirol egitura osatzen duten klubek ere apurka-apurka talde gehiago dituzte.

Horiei guztiei aukerak eskaintzeko premiazkoa da azpiegitura eguneratuak edukitzea, kirola praktikatzea erakargarria, dinamikoa eta kalitatezkoa bihurtuko duten azpiegiturak edukitzea.

Patronatua, zentzu horretan, ahalegin handia egiten ari da. Jarduera garrantzitsuak egin dira, batez ere egungo eskariari erantzungo dion kirol instalazioen egitura sortzeko lanean eta instalazio horien balio-aniztasuna lortu nahian, kostuak eta gastuak merkatzea ahalbideratzeko. Horrela, egun ditugun azpiegiturak egokitu eta modernizatu egin ditugu zerbitzu hobeak emateko, eta, aukera ekonomikoa izan dugunean, instalazio berriak sortu ditugu, aurretik zeudenak baino hobeak, edo behintzat, zenbaitetan jasaten dugun kirol instalazio eskasia arinduko dutenak.

Jakin badakigu saiakera hau epe luzera begira egin beharrekoa dela, baina behar-beharrezkoa da egitea. Guztiok animatzen zaituztet lankidetzarako, bakoitzak ahal duen neurrian eta eragin dezakeen eremuan, kirola bultzatu eta sustatu dezazuen, egun duguna gozatu dezagun eta alor honetan egiten ari diren udal ekimenekin ilusioa piztu dadin.

Besarkada batez,

Errenteriako Udal Kirol Patronatuko Presidentea.
 


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E