Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/08/31
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Goizak Kirolean 

“Goiza kirolean” hainbat jarduerak osatzen duten jarduera konbinatua da, ordutegi desberdinetan egin daitezke, baina beti goizez eta astelehenetik ostegunera.

“Goiza kirolean” jardueran izena ematen duten pertsonek ez dute jarduera bakar eta zehatz batean izena ematen, ezta ordutegi zehatz batean ere; izan ere, aukera dute jarduera multzo osoan parte hartzeko, inolako mugarik gabe.

Muga bakarra jarduera bakoitzerako ezarritako plaza kopurua da, plaza horiek betetzen direnean bertaratzen diren gainerako pertsonek ez baitute lekurik izango. Muga hori saihesteko, ordutegi bakoitzean klase desberdinak programatu dira. Era horretan, jarduera batean lekurik gabe gelditzen diren pertsonek, plaza kopurua beteta dagoelako, beste klase batera joateko aukera izango dute.

Aukera hori izateko ordaindu beharreko prezioa da astean zehar aretoko bi jarduera egiteagatik ordaintzen den prezio bera. Goizak kirolean osatzen duten jarduerak ondorengoak dira: aerobik, intervaltono tonifikazioa eta powertonik tonifikazioa.

Instalazioaren edukiera eta areto erabilgarrien kopurua dela eta, “Goiza kirolean” jarduera Galtzarabordako Udal Kiroldegian baino ez da eskaintzen.
“Goiza kirolean” osatzen duten jarduerak izartxoarekin markatutakoak dira. Derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
 


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691, Fax:943449693 | ©Patronato Municipal de Deportes de Errenteria. CIF Q 2000534 D