Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/07/03
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Fisioterapia Jarduerak 

Galtzarabordako Udal Kiroldegian Olatz Oliveri kirol zentroko fisioterapeutak zuzendutako ondorengo fisioterapia jarduerak eskaintzen dizkizugu. Olatzek fisioterapia obstetrikoan du formazioa eta master aditua da sabeleko gimnasia hipopresiboan.

  • FISIOTERAPIA ZERBITZUA: kirol eta giharretako lesioen tratamendua, giharren errekuperazioa, bizkarreko, garondoko eta gerrialdeko minak, eskuzko drainatze linfatikoa, eskuzko terapia,...
  • ERDITZEKO PRESTAKETA: erditu aurreko klaseak haurdunaldiaren azkeneko asteetara egokitutako ariketekin osatu nahi dituzten emakume haurdunei zuzenduta, bizkar, pelbis eta beheko gorputz-adarren mugikortasuna hobetzeko, era horretan erditzera ahalik eta baldintza fisiko onenetan iristeko baliabideak ikas ditzaten.
  • ERDITU ONDORENGO ERREKUPERAZIOA: sabelaldeko gimnasia hipopresiboaren bidezko erditu ondorengo tratamendua, sabela errekuperatu, jarrera hobetu eta zoru pelbikoa indartzeko. Modu horretan, haurdunaldiak utzi ditzakeen hainbat ondorio, hala nola gernu-jarioa edo erraietako prolapsoak, prebenitu edo tratatzea lortuko duzu.

Fisioterapia zerbitzuaren ordutegia ondokoa da:

  • Astelehenetan: 15,15etik 19,45era

  • Asteazkenetan: 15,15etik 19,45era

  • Ostiraletan: 9,15etik 12,15era eta 16,00etatik 18,45era

Interesdunek Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren harreran eman dezakete izena. Argibide gehiago behar izanez gero, deitu 943 44 96 90 telefono zenbakira.

Galtzarabordako zentroak baimena du zerbitzu hauek eskaintzeko, Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Zuzendaritzaren 2009ko azaroaren 30eko ebazpenari jarraiki (erregistro zenbakia: C.2.2.7621).


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E